hasiera...
Ekintzaile izatea hitz ahaltsua da. Pertsona ausarten, ideia bikainen eta lortutako helburuen irudiak ekartzen ditu gogora. Baina horretara iritsi aurretik, bada askok isiltzen duten etapa bat, fase isilago eta, batzuetan, beldurgarriago bat: hasiera.
Jende askorentzat, ekintzaile izateko erabakia ez da egun batetik bestera sortzen. Batzuetan inspirazio txinparta da, gogoz betetako sentimentua. Beste batzuetan, behar bat.
Edozein kasutan, hasiera guztiak esentimentu ez hain maitatu batekin batera ematen da ia beti: beldurrarekin.
Huts egiteko beldurra.
Prest ez egoteko beldurra.
Nondik hasi ez jakiteko beldurra.
Gure etorkizuna planifikatzen pasatzen dugu denbora. Argazkia: Sasha Freemind (https://unsplash.com/es/@sashafreemind)
lehen pausuan... zer?
Hasieran oztopo handienetako bat ez da ideien falta, norabide falta baizik. Ideia bat dugu buruan, amets bat, produktu edo zerbitzu bat.
Baina behin eta berriz gure barruak (eta askotan baita gure inguruak ere) galdera berdina errepikatzen digu: “eta orain zer?”.
Hasierako ziurgabetasun hori dirudiena baino arruntagoa da. Enpresa bat irekitzeak, proiektu bat abian jartzeak edo, besterik gabe, ekintzailetza bat publiko egiteak berez direna baino handiagoak diruditen erabaki batzuei aurre egitea eskatzen du.
Askotan, honek ekarriko dizkigun lanak ez dira ekintzailetzari ekiteko mugak, nondik hasi ez jakitea baizik.
Batzuetan norabide faltak paralizatzen gaitu. Argazkia: Nik (https://unsplash.com/es/@helloimnik)
"Naming"-etik hasi izenetik hasi eta logoaren diseinuraino, faktura bat nola igorri ulertzetik autonomo gisa izena eman behar den edo sozietate bat sortu behar den jakiteraino. Eta hor agertzen da askoren ezagutzatik hurruntzen den hitz bat: burokrazia.
Nork erakutsi digu hau dana egiten?
burokrazia ezezagunari beldur.
Hasieran guztiak paperak betetzea dirudi.
Datuak eta datuak eta datuak.
Formularioak, alta fiskalak, lizentziak, aseguruak, araudiak...
Zerrenda amaigabea dirudi.
Esperientzia faltak enigma bihurtzen du tramite bakoitza. Erantzun garbirik gabeko galderak sortzen dira: "Ondo egiten ari naiz?" "Eta gauza garrantzitsuren bat ahazten badut?" "Eta lege edo zerga-akatsa egiten badut?"
Lan burokratikoak ez zaizkigu ez atseginak ezta ezagunak egiten ere. Argazkia: Wesley Tingey (https://unsplash.com/es/@andyadcon)
Beldur horiek, irrazionalak izan beharrean, naturalak dira. Sistema ez dago pentsatuta ekintzaile izateko prozesu sinple bat egoteko. Askotan, korapilatua izaten da, ez oso intuitiboa, eta zerotik hasten direnentzat oso nahaspilatsua.
Honek guztiak paralisia eragin dezake. Proiektua hor dago, gogoak hor daude, baina nahasmen burokratiko eta administratiboek aurrera ez egiteko seinaleak dirudite.
ezjakintasuna prozesuaren parte.
Baina hemen dago gakoa: onartzea beldurra izatea ez dela ahultasunaren seinale, baizik eta bidearen zati saihestezina.
Egin beharra dago. Bai ala bai.
Beldurra beti hor egongo da, baina, azken finean, harekin ibiltzen ikasten da.
Kontutan izan behar dugu ekintzaile arrakastatsu bakoitza, noiz edo noiz, zalantzaz betetako hasiberria izan zela. Esaerak dioen bezala: "Inor ez da jakinda jaiotzen". Bidean ikasten da, batzuetan akatsak eginez, beste batzuetan galdetuz, laguntza bilatuz, eta ia beti pixka bat inprobisatuz.
Inprobisazioari ere bere tartea eman behar zaiola aldarrikatu behar dut hemendik, ikasteko modurik onenetakoa baita. Barruko senak esaten digunari kasu egitea erabaki zuzen bat izan daiteke.
Hasierako kaosa pauso txikietan banatzea da estrategiarik baliotsuenetako bat. Lehen egunean ezingo dugu buruan dugun gugztiaren erantzunak izan behar. Garrantzitsuena aurrera egitea da, pixka bat bada ere. Izena erregistratu, kontu bat ireki, momentuko egoera beste norbaitekin partekatu...
Urrats txiki bakoitzarekin ziurgabetasuna murriztuz doa.
babesa bilatu eta aurrera!
Lehen pausu hauetan bakardadean ez ekitea izan daiteko gako garrantzitsuenetako bat.
Hasten ari diren edota jada bidea egin duten beste pertsona batzuekin hitz egiteak alde handia egin dezake. Badira komunitateak, foroak, loan-taldeak eta doako baliabideak, hain zuzen ere, hastapenei laguntzeko pentsatuak.
Horrelako egoera batean lankidetzak duen garrantzia. Argazkia: John Schnobrich (https://unsplash.com/es/@johnishappysometimes)
Azken finean, beldurrak eta zalantzak partekatzeak gida zehatz bat sortzen laguntzen du, norbanakoa, pertsonala. Laguntza honek denbora aurreztu ditzake prozesu osoan zehar.
Ekitea amildegira salto egitea da, baina ez da inoiz itsu-itsuan egindago zerbait izan behar.
Hasteak bertigoa ematen du beti. Baina urrats bakoitzak, argitutako zalantza bakoitzak, osatutako tramite bakoitzak... hasieran ikusezina zirudien bidea apurka apurka eraikitzen du.
Beraz, hor bazaude, lehen pauso hori emateko zorian, gogoratu hau: ez duzu dena argi eduki behar.
Hasi besterik ez duzu egin behar.
Bonbilaren irudia freepick.com webgunetik hartua da.

