webgunea euskaraz.

Asko gara egunerokoa euskaraz egiten dugunak.

Asko gara gure lana euskaraz lantzen dugunak.

Atzo gauean burutik pasa zitzaidan galdera azaldu nahi dizuet: nola topatuko nau bezero potentzial batek Google bilatzailean, nire webgunea euskaraz badut?

Gure ohiturak argi daude: gaztelaniaz egite ditugu bilaketak. Uste dugu Google bezalako konpainia handiek ez dakitela euskaraz, beraz, gure tendentzia bilaketak gaztelaniaz egitea da.

Tendentzia honek euskarazko webguneak ahaztuta geratzera eramaten du, euskarazko webguneek ez dute tokirik izango bilaketa horietan. Gero eta gizarte estandarizatu batean, euskara ez da gure estandarra.

Honi generoaren gaia erantsi behar diogu. Probatxo bat egitera animatzen zaituztet. 

bilatzaileen jokaera

Ordenadore portatilaren teklatuakGaur egun bilaketa guztiak internet bidez egiten dira. Argazkia: De an Sun (https://unsplash.com/es/@andyadcon)

Bilatzaileak egiten duenari erreparatuko diogu. Horretarako frogatxo bat egitera animatzen zaitut.

Imajinatu zure markaren logoa berritu nahi duzula eta Diseinatzaile Grafiko bat kontratatu nahi duzula. Orain joan bilatzailera eta sartu bilaketa testua. 

Bai bai, sartu bilatzailean eta saiatu zuen logoa diseinatzeko pertsona egokia topatzen.

Itxarongo zaitut, bai.

Ziur nago zuetako askok "Diseñador Gráfico" hitza sartu duzuela bilatzailean (atzetik beste hitz batzuetaz gain). Nire galdera da: uste duzue bilatzaileak emandako zerrenda horretan emakumezko diseinatzaileak hor aurrean posizionatuko dituela? Seguruenik diseinatzailea emakumezkoa bada bere burua "Diseñadora Gráfica" bezala aurkezten duela, beraz, zure bilaketa prozesutik kanpo geratuko da.

euskararen aukera

Hizkuntza gutxituen bidea bilatzaileetan ez da oso luzea, baina egin beharreko landa da. Euskararen kasuan, hau da, gure kasuan, gure hizkuntzaren zainketaren atal bat da. Eta oso atal garrantzitsua dela esango nuke.

Euskaraz lan egin nahi duenak sareetan ere bere tartetxoa izan behar du, hori ezin du inork zalantzan jarri. Baina dana jarraitzaile kopurua, bisita kopurua edo "like" kopuruarekin neurtzen bagoaz, jai daukagu.

Gainera, argi ikusi dugu gaztelaniazko lan munduan generoak duen garrantzia, euskarak ez duena. Genero ikuspegi honetan euskaraz idazteak abantaila ematen gaitu, edo, behintzat, diseinatzaile guztiok maila berean posizionatzen gaitu. Ez da gutxi!

Onerako ala txarrerako, nik nire lana euskaraz egitea erabaki dut. 

Oraingoz, onerako.

adibide batzuk

Hemen uzten dizkizuet euskaraekin konpromezua duten Diseinu Grafiko-ko estudio batzuk. Gehiago ere badira, seguru nago. Saiatuko naiz topatzen ditudan einean zerrenda hau handitzen.

- ZIRRIMARRA Estudio Grafikoa (Andoain) zirrimarra.eus

- KALAKA (Donostia) kalaka.eus

- TAPUNTU (Usurbil) tapuntu.eus

Irudia zuhaitza: freepick.com webgunetik hartuta.