rediseño portada disco kashbad
portada disco eta esaldia

kashbad.

Hesiak diskoaren azala birpentsatuz.

Atzera begiratu eta gaztaroko ahotsak entzunez.

Gaur-egungo ikuspegia gazte aroko oinarriekin.

Zer izan da niretzako Kashbad? 

Begiak itxi eta Sorkun-en ahotsa sentitu, doinuak entzun eta hitzak bizitu.

Hegan…

Denboran atzera egin eta oroitzapenek Hesiak diskoaren portada berri bat egitera eraman naute.

CD kashbad naranja

Betidanik izan dut talde hau gogoko, bihotzean, goxo-goxo. Oroitzapen ederrak ekartzen dizkidate abesti sakon horien, Sorkunen ahotsarekin jantziaz.

Argi nuen libre sentiaraziko ninduen irudi bat jarriko niokeela disko honi. Begiak itxi eta abestiak entzuterakoa sentitzen duzun barruko askatasun hori irudi batean jartzea zen helburua.

Hegaztiak basamortuan, itzalek sortutako bigarren irudiarekin hamaikagarren dimentsioa sortzen duena.

Usandizaga Institutuko Publizitate grafikoko ikasketen barruan sortutako proiektua.

Argazkia Ivan Bandurak egina da eta ni neuk ondorengo konposizioa sortua.

figuras de la portada de disco
trasera vinilo naranja con lista canciones
portada dico vinilo