

guapa.
tipografia ederrekin egutegia osatuz.
Zein polita den. Zein polita zaren.
Fin eta elegante.
Urtarrila... Otsaila... Martxoa... Beti eder, beti panpox.
Gaur ere guapa izateko eguna daukat. Gaur ere niregatik topa! Guapa!




Laura Meseguer diseinatzaile handia da estatu mailan, tipografia sortzailea. Bere sorkuntzen lizentziak Type-0-Tones fundizioan daude eskuragarri.
Guapa tipografia hau esperimentu pertsonal batetik hasi zen, 2011. urtean, Futura tipografia geometrikoaren birsorkuntza lan batetik, Art Deco estiloa duen tipografia batera hurbilduz.
"Guapa is fancy, delicious an fresh!"
Tipografia hau erabili da 2025. urteko egutegiko irudi nagusia sortzeko. Frexkoa. Alaia. Jostagarria.
Usandizaga Institutuko Publizitate grafikoko ikasketen barruan egindako proiektua.
Laura Meseger-en “Guapa” tipografia omenduz sortutako 2025. urteko egutegi tipografikoa.



