

estropadak.
koloreen uhinak olatuen mugimenduarekin bat.
Kolore bat bihotzean.
Hori, berde, arroxa ala moratu.
Esfortzu baten osteko garaipen zaporea, helmugako klaxona entzuterakoan.
Denok garaile, denok ospakizuneko partaide.



Askok bizitu ditugu estropadak gertutik: talde bakoitza kolore bat, taldelanaz noiz helmugara iritsiko.
Harmailak jarraitzailez josita, kolore nahasketak nagusi.
Arroxa, morea, horia, urdina... Guztiak bat estropada festa nagusirako.
Arraunlari eta zalegoa bat Donostiako badian.
Usandizaga Institutuko Publizitate grafikoko ikasketen barruan egindako ariketa, kartel lehiaketara aurkeztu gabea.
2024. urteko Donostiako Kontxako Bandera estropadarako kartel proposamena; koloreak, ihunak eta itsasoa nagusi.




