

A25N: indarkeria matxisten aurkako nazioarteko eguna.
azalpen gutxi behar duen kanpaina.
Nork ez du ulertzen?
Zer da ulertzen ez duzuna?
Mezu zuzenak eta indartsuak, guztiok ulertzeko egina. Bai, guztiok.
Gai batzuk jorratzerakoan mezuak argi eta garbi esan beharra dira. Baina beste batzuetan mezuak berak argi eta garbiak dira.




Urtero, Azaroak 25 data esanguratsua hurbiltzen doan heinean, indarkeria matxisten aurkako kanpainak hasten dira hainbat entitate desberdinetan.
Kasu honetan,Donostiako Udalak Usandizagako Publizitate Grafikoko ikasleei proposatutako proiektuaren barruan egin den kanpainaren diseinua da hemen dagoena.
Kartelak, bannerak, sare sozialetarako bideo eta irudiak... hainbat formatu eta hainbat irudi. Kasu honetan hamaika mezu sortu dira, bakoitza bere irudi eta esaldiarekin.
Guztietan grafismo bera. Guztietan mezu zuzenak. Guztietan helburu bakarra.
Ikasketen barruan kokatzen den proiektua, Usandizaga Institutuko Publizitate grafikoko ikasketen harian.
Proiektu pertsonala, ikasketarako baliagarri izandakoa.



