Nola ikasi koloreak behar bezala konbinatzen diseinu grafikoan: eman beharreko lehen 5 pausoak.
Diseinu grafikoan hastean egiten den akatsik ohikoenetako bat koloreak aukeratzea norberaren gustuaren kontua besterik ez dela pentsatzea da. Baina inoiz sentitu baduzu zure diseinuan “zerbait ez datorrela bat”, nahiz eta teknikoki dena ondo egon, ziurrenik koloreen konbinazioarekin zerikusia izango du.
Koloreak ez du soilik edertzen: emozioak transmititzen ditu, arreta zuzentzen du eta mezu bisuala indartzen du. Koloreak behar bezala konbinatzen ikastea ez da soilik trebetasun estetiko bat, baizik eta ikusizko komunikaziorako tresna estrategiko bat. Eta menderatzeak denbora eskatzen badu ere, badira segurtasunez hasten lagun diezazuketen oinarrizko urrats batzuk.
Jarraian, koloreen konbinazioekin modu eraginkor eta kontzientean lan egiten hasteko lehenengo bost urrats nagusiak azalduko dizkizut, diseinatzaile orok bere apalean izan beharko lituzkeen gomendatutako hiru liburuez gain.
1. kolorearen teoria ulertuz hasten da
Kolore aukera zabala izen ohi dugu eskuartean. Irudia: Pixabay (https://unsplash.com/es/@andyadcon)
Paletak sortu edo “elkarrekin ondo ikusten diren” tonuak aukeratu aurretik, garrantzitsua da koloreak nola funtzionatzen duen ulertzea.
Ezagutu behrrekoa:
- Zirkulu kromatikoa (gorria, horia eta urdina lehen mailako kolore gisa; laranja, berdea eta morea bigarren mailako kolore gisa; eta horien konbinazioak).
- Harmonia kromatikoak, hala nola analogoa, osagarria, triadikoa edo tetradikoa.
- Kolorearen tenperatura, kolore beroak gorria, laranja edo horiaizanik; kolore hotzak, urdina, berdea edo moreari esaten zaio.
- Saturazioa, briloa eta matiza bezalako kontzeptuak.
Zergatik du honek halako garrantzia? Izan ere, kolorearen teoriak modu koherentean osatzen edo kontrastatzen diren koloreak aukeratzeko gida logiko eta bisuala ematen dizu.
Gomendatutako webgunea: Adobe Color teoria kromatikoan oinarritutako paletak sortzeko eta denbora errealean nola distiratzen duten ikusteko aukera ematen dizu.
2. diseinuaren helburua definitu ezazu beti
Pauso honek begi bistakoa dirudi, baina ahaztuenetako bat da: ez da kolore bat aukeratzen “polita geratzen delako”, baizik eta zerbait komunikatzen duelako.
Kolore bakoitzak karga emozional eta sinboliko bat du. Adibidez:
- Urdinak konfiantza, lasaitasuna eta profesionaltasuna transmititzen ditu (asko erabiltzen da banku edo app-etan).
- Gorriak pasioa, presa edo energia gogorarazten du (ezin hobea ekintzara deitzeko botoientzat).
- Berdea naturalarekin, osasunarekin edo ekologikoarekin lotzen da.
- Beltza dotorea edo soila izan daiteke, baina baita indartsua edo oldarkorra ere, erabiltzeko moduaren arabera.
Paleta bat aukeratu aurretik, erantzun galdera hauei:
norentzat da diseinua?
zer emozio sortu nahi dut?
zein da indartu nahi dudan mezu nagusia?
Horrela, diseinuaren asmoarekin kontraesanean dauden koloreak aukeratzea saihestuko duzu. Adibidez, osasunarekin zerikusia duen guneetan kolore beroak eta saturatuak alde batera utzi beharko dira, kolore goxoei eaukera emanez.
3. mugatu erabili beharreko kolore paleta (gutxiago gehiago da)

Kolore nagusiaren aukeraketa da lehen pausua. Irudia: Laryssa Suaid (https://www.pexels.com/es-es/@laryssa-suaid-798122/)
Abiaraztean egiten den akatsik ohikoenetako bat kolore asko batera erabili nahi izatea da. Baina arau orokor on bat paleta sinpleekin hastea da: 2 eta 4 kolore artean nahikoa da proiektu gehienetarako.
Oinarrizko eskema batek honako hauek har ditzake barnean:
Kolore nagusia edo dominantea (nortasuna definitzen duena).
Bigarren mailako kolore bat (euskarria edo kontrastea).
Kolore neutro bat edo bi (zuria, beltza, grisa edo beixa), orekarako.
Eta, aukeran, azentu-kolore bat (botoi edo xehetasun gakoetarako).
Ikuspegi horrek kolorearen erabileran estrategikoki pentsatzera behartzen zaitu eta zure diseinuak bisualki gainkargatzea saihesten du.
Webgune interesgarriak:
Coolors.co paletak automatikoki sortzeko.
Color Hunt, diseinatzaileek ondutako konbinazioekin inspiratzeko.
4. diseinu profesionaletatik ikasi eta aztertu
Ikasteko beste modu bat beste diseinatzaile batzuen lana aztertzea da eta haien kolore-konbinazioek zergatik funtzionatzen duten ulertzen saiatzea.
Lan profesional bat aurrean duzunean, aztertu:
- Zein kolore erabiltzen duten atzealde gisa eta zein xehetasun gisa.
- Nola maneiatzen duten testuaren eta atzealdearen arteko kontrastea.
- Zer emozio transmititzen dizkizun diseinuak.
- Nola orekatzen den paleta formatu desberdinetan (webgunea, inprimakia, sareak).
Marka ezagunen paletak, filmen kartelak edo aplikazioen interfazeak birsortuz praktika dezakezu. Horrek, zure begia egokitzeaz gain, kolorea testuingurura nola egokitu erakusten dizu.
Bai, ongi irakurri duzu. Kopiatu esan dut, baina beti ere zure bertsio bat egin edo egile originalaren izena aipatzea komeni izaten da.
Badira lan profesionalek erabilitako koloreen informazioa ateratzeko zenbait trikimailu. Nik hemen bi uzten dizkizu: erabili ColorZilla luzapena edo HTML Color Codes gunea irudiak edo web guneetatik zuzenean kolore-kodeak ateratzeko.
5. esperimentatu, konbinatu, jolastu eta… hanka sartu!
Koloreak konbinatzen ikasteko modurik hoberena koloreekin jolastea da. Irudia: Rombo (https://www.pexels.com/es-es/@rombo-1510555/)
Teoriak oinarri bat ematen dizu, baina zure begia praktikaz entrenatzen da. Hasieran okertu egingo zara, funtzionatzen ez duten tonuak nahastuko dituzu edo diseinu bat kolorez saturatuko duzu. eta ondo dago! Prozesuaren parte da.
Proba ditzakezun ariketa batzuk:
Pieza bera sortzea (afixa bat bezala) hiru paleta desberdinekin.
Diseinatu paleta bat tonu hotzekin bakarrik eta gero bat epelekin.
Argazki erreal batetik paleta bat hartu eta diseinu digital batean aplikatu.
Denborarekin, zure irizpide bisuala garatuko duzu, zure estiloa, eta jakingo duzu arauak noiz hautsi intentzioz.
diseinatzaileentzat koloreari buruzko funtsezko hiru liburu
Gehiago sakondu eta kontsulta-material fidagarria eduki nahi baduzu, hona hemen diseinatzaile grafiko orok izan beharko lituzkeen hiru liburu:
1. “Interacción del color” – Josef Albers
Koloreek elkarri nola eragiten dioten eta testuinguruaren arabera gure pertzepzioa nola alda daitekeen azaltzen duen maisulana. Teorikoa baino praktikoagoa da, eta oso gomendatua begia entrenatzeko.
2. “Teoría del color” – Johannes Itten
Liburu hau erreferentzia klasikoa da. Bauhaus-en irakasle izan zen Itten eta aldibereko kontrastea eta harmonia kromatikoa bezalako kontzeptuak garatu zituen. Oinarri sendo baten bila dabiltzanentzat aproposa.
3. “Color Design Workbook” – Terry Marks
Gida praktikoa, eskuragarria eta oso bisuala, kolorea hainbat diseinu-motatan nola aplikatu azaltzen duena. Ariketak, benetako adibideak eta paleten analisia barne hartzen ditu.
ondorioa: kolorea praktikatuz ikasten da
Kolorea da diseinu grafikoaren hizkuntzarik ahaltsuenetako bat. Ez da nahikoa tonu politak aukeratzea; intentzioz, koherentziaz eta estrategiaz komunikatzea da kontua. Albiste ona da, edozein abilezia bezala, praktikarekin ikasi eta hobetu daitekeela.
Hasi pixkanaka, ikasi, probatu, eta batez ere: begiratu munduari diseinatzailearen begiekin. Koloreak nonahi daude eta egunero dute zerbait zuri erakusteko.
Irudia kolorezko arkatzak: Lucas George Wendt (https://www.pexels.com/es-es/@lucas-george-wendt-2279952/)

