Kartel retroen koloreak: zergatik erakartzen gaituzte horrenbeste (eta gaur egun nola erabili)

Aizu, esadazu egia: kartel retro bat ikusi bezain laster, jakingo zenuke zein garaikoa den esaten? Hitz bat bera irakurri behar izan gabe ere batzutan hori egiteko gai gara. Nahikoa izaten da koloreei begiratzea: laranja erretu bat, urdin hauts hori... eta ttak! Buruak garai konkretu batera eramaten zaitu berehala.

Eta hor dago gakoa. Jende askok pentsatzen du retroa egitea kolore zaharrak hartu eta kitto! Ez dela besterik behar. Baina ez, hori zaharkeria hutsa da, disfraz txar bat bezalakoa. Benetan ulertu beharko genuke kolore horien konbinazioak funtzionatzearen zergaitia eta zer sentiarazi nahi zuten erabilera horiekin aztertzea, eta horiek jakinda gaur egun nola berreskuratu dezakegun ikusiko genuke.

mundu hontako izen batzuk

Ezin da kartel retroez hitz egin Milton Glaser aipatu gabe. Bob Dylanen 1966ko kartel hura, ile psikodeliko koloretsu horiekin, eta silueta beltz laua atzean, oraindik ere buruan dugu denok irudi hura. Zergatik? Oso sinplea: forma ilun eta lau baten eta kolore-eztanda baten arteko kontrasteak funtzionatzen zuen orduan. Eta funtzionatzen du oraindik ere.

Saul Bass-ek beste zerbait erakutsi zigun: kolore gutxirekin, bi edo hirurekin, lauak eta oso biziekin, identitate oso bat egin daitekeela. Vértigo filmerako egindako kartelari begiratu besterik ez dago: gradienterik ez eta kolore-blokeak nagusi. Hori da retroaren gakoetako bat.

Eta gero, noski, 20-30eko hamarkadetako Art Déco dago, urrea, beltza eta harribitxi-tonuekin maiteminduta zegoena. Edo 60ko hamarkadako pop art eta psikodelismoa, kolore askoz ausartagoak eta biziagoak jarri zituena mahai gainean.

Garai bakoitzak bere ukitua utzi zuen, eta gaur egun denetatik apur bat hartu dezakegu, baina kontutan izan behar dugu hautatutako horrekin esan nahi duguna.

Cartel cine VErtigoSau Bass-ek sortutako kartela: Vertigo 

nola jokatzen zuten kolorearekin, benetan

Kartel hauei lasai begiratzen badiezu, patroi bat behin eta berriz agertzen dela konturatuko zara: kolore gutxi, baina bakoitza bere lekuan eta bere zergatiarekin. Ez da harritzekoa bi edo hiru tonuko paletak aurkitzea, gradienterik gabe eta fondoa eta irudiaren arteko kontraste garbiarekin.

Bada beste gauza bat ere errepikatzen dena: kolore epelak eta apur bat "zikinak" —mostaza, terrakota, oliba berdea— eta horiekin puntu biziago bat harmonia apurtzeko. Kolore konbinazio horiek dira, hain zuzen, zerbait "zaharra" dela sentiarazten dutena, baina, aspergarria izan gabe.

probatu ditzazkegun konbinazio batzuk

Mahai gainean proiektu berri bat baduzu eta retro ikutu hori eman nahi badiozu, hemen uzten dizkizut zenbait kolore konbinazio. Probatu, erabili, moldatu… ea zer ateratzen den!

  • Mostaza + terrakota + krema, testurako ia-ia beltz hutsarekin. Errepideko motelak eta 50-60ko postalak datozkigu burura.
  • Berde oliba + laranja errea + zuria-krema, mendi-gida zaharren eta kanpoko giroaren estetikatik.
  • Arrosa hautsatua + aguamarina + itsaso urdina, 80ko hamarkadakoa erabat, igerileku eta resort giroko triptikoetarako.
  • Zyan + magenta + beltz sakona, betiko neon-konbinazioa, gaueko kontzertu edo festa kartelentzat aproposa.
  • Horia + morea + gozoki-arrosa, Memphis estiloa, gune hutzak, 90eko hamarkadako jarrera eta forma geometrikoekin.

Denetan patroi bat errepikatzen dela ikusiko dugu: kolore protagonista bat, laguntzaile bat edo bi, eta dena ordenatzeko kolore neutro bat (beltza, krema edo zuria), denak batera lehiatzen hasi ez daitezen.

Combinación retroRetro koloreak Argazkia: Sóc Nsng Dong (https://www.pexels.com/)

gaur egungo tendentziak eta kalean ikusten dena

Bitxia da, baina retroa ez da inoiz guztiz modaz pasatzen,  baina aplikatzeko erak dira aladatzen direnak. Orain "paleta vintage" horiek guztioi gustatzen zaizkigu, apur bat hautsiak, zikinak, haustuak… eta tipografia retroarekin konbinatuta. Baina gaur egun elementu grafiko garbiagoekin konbinatzen dira, zaharra eta modernoa arteko oreka puntu horretan.

70eko nostalgia ere indarrean dago, eta asko gainera, 80koak baino tonu lurtsuagoekin eta saturazio gutxiagorekin.

Kolore osagarrien arteko gradiente leunak ere gero eta gehiago ikusten dira. Garai bateko kartel originaletan ez zen horrelakorik ikusten, inprimatzeko zeuden mugengatik, baina orain akabera moderno bat eta retro-keinu eransteko erabiltzen da.

Azken finean, kontrastea, kolore gutxi eta kolore bakoitzarekin gauza asko esan nahi izatean dago gakoa.

konbinazio egokiak lortzeko hiru webgune

  • Color Hunt — beste diseinatzaile batzuek egindako paletak. Han begiratu eta kito, jada probatutako konbinazio retro pilo bat aurkituko dituzu.
  • Gràffica — diseinu grafikoari buruzko aldizkaria, kartelen historiaz eta autoreei buruzko artikulu mordoxkarekin.
  • Adobe Color — zure paleta propioa sortzeko, kolorearen teoriatik abiatuta eta joerak begiratzeko.
  • Taschen — Editorial berezi horietako bat, inspirazio iturri bihurtu daitezken diseinuari buruzko hainbat eta hainat liburu eder topatu daitezke (sekretutxo bat kontatuko dizuet: guk hilabetero bat erosten dugu eta aaaasko kopiatzen dugu bertatik).

erabillitako informazio iturriak:

  • Adobe Express, 101 combinaciones de colores atractivas
  • Gràffica, Los 10 posters más admirados por su diseño en 50 años de historia
  • Eslogan Magazine, Milton Glaser
  • JohnAppleman, Los 30 diseñadores gráficos más famosos de todos los tiempos
  • Media.io, Esquema de Colores Retro eta Combinaciones de colores retro de los 80 y 90

Irudia goiburua: Pixabay-tik hartuta